Club noticias

Hemen igeriketa buruzko informazio berrietas eguneratu zaitezke. Noizbehinka igeriketarekin zer ikusia duten ekintzak edo ekitaldiak publikatuko ditugu.

Hau asteburu betetxua izan da MungiaWITentzat. Batetik, eskoletakoak Bermeora joan dira 100 librekoan parte hartzeko (Eskolen Ligako 5. jardunaldia); beste alde batetik, Nafarroan Euskal Herria Junior eta Absolutua izan ditugu. Ez gara gelditzen! Eta orain, denboraldiaren azken zatiari egin behar zaio aurre:   akabuko eskola-jardunak eta eta herri mailako sariketak.

Denporaldia aurrera doa eta, konturatu barik, eskolako 3. jardunaldian kokatuta geunden. Kasu horretan deialdi zaila izan zen, izan ere, txikienek 200L-ri egin behar izan zioten aurre eta gainerako kategoriek, berriz, 100X eta 200X. Askorentzat lehen denboraldia izan arren, ederto egin zuten.

Federatuak izan zirenez lehenengo parte hartzen, oingoan, zelan ez, eskolatuen txanda izan da.

Gabon egunetan bete-betean sartuta, barikuz, federatuen txanda izan zan barriro, jan ebezan turroia eta polboroiak jaisteko. Jai-egunak zirala-eta, oporretan egon arren eta ohikoan baino gitxiago entrenatu arren, igerilariek ondo bete eben euren eginkizuna!

Denboraldia apurka-apurka aurrera doa eta konturatu bere egin barik Mintxo txapelketan parte hartzeko unea heldu jakun (bigarren urtea izan da guretzat), aurten Portugaleteko Nautica-ri tokatu jako antolatzea.